Feeds:
Bidalketak
Iruzkinak

ARTEZ

Artez Euskara Zerbitzuak  hiztegia izeneko web orrialde bat dauka non hiztegi askorentzako lotura egiten den. Bertan, sailkapen  bat egiten dute:

orokorroak

– sinonimoak

 herriz herri

– entziklopediak

gaika

korpusa

erdarak

software 

kontsultak

Hauetako bakoitzen barnean beste hainbat eta hainbat hiztegi daude bilduta eta filologia mailan lan egiterakoan oso erabilgarria den tresna bat da hau. Izan ere, bere baitan hartzen ditu interneten dauden hiztegi guztiak eta gai edo arloka sailkatuta egotean, errazagoa egiten zaigu lan egiteko.

Edozein pertsonari gomendatuko nioke orrialde hau: lehen hezkuntza ikasten ari den eta lan bat egiteko informazioa behar duen ume batetik hasita, unibertsitaten mailan edo jada lanean dagoen nagusi batetara. Benetan erabilgarria den orrialdea iruditzen zait.

Advertisements

Aurreko artikuluren baten ere aipatu dut nola izan zaila izan zaigun interneteko korpusetan gabe partikuladun hitzak aurkitzea. Partikula honek sortzen digun arazoa beregaina dela eta inolako loturarik gabe berezko zentzua duela. Ondorioz, gabe bilatzen genuen bakoitzean zerbait gabe (adib.: janari gabe) aurkitzen ziguten interneteko korpus ezberdinek. 

Horrexegatik defendatzen dugu ez zaigula batere erraza egin gabe partikula hori aurkitzea eta lagungarria izan zaigun orrialdea liburuetako korpusetan oinarritutako lan bat dela.

Arazo hau izan dugula argi usten duen proba gure laneko bibliografia da:

  • EHU. Aurrizkibidea. (Bisitatua: 2008-04. Aldatua: 2006-10-04, Azteazkena 19:14:58(UTC)): http://www.ehu.es/euskalosasuna/sorkuntza/euskal.htm
  • Hiru.com Léxico. Derivación: sufijos y prefijos (Bisitatua: 2008-04-20, Astelehena 19:53 (UTC)): http://www.hiru.com/es/euskara/euskara_02050.html
  • Euskaltzaindia. (1992): Hitz-elkarketa/4. Hitz elkartuen osaera eta idazkera, Bilbo.
  • MICHELENA,L.; (1961) Fonetica Historica Vasca, Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia (1990-ko bertsioa)
  • Bizkaiera Euskalkia. (Bisitatua: 2009-05. Aldatua: 2009-02, Azteazkena 22:34:58(UTC)):http://www.bizkaiera.com/eusk_oro_izen.htm
  • X GABE TANKERAKO HITZ ELKARTUAK (Bisitatua 2009-05-14, osteguna 20:15(UTC)): http://www.ehu.es/euskalosasuna/irakurgaiak/Gabe2.pdf
  • VILLASANTE, L; (1974) Palabras vascas compuestas y derivadas, Oñate; Edit. Franciscana de Aranzazu
  • Hemen argi ikusten da gehien erabilgarrien gertatu zaizkigunak idatzitako korpusetan ionarritatutakoak dirala, berez web orrialde batzuk agerztzen badira ere.

    EZ- aurrizkia

    Hona hemen landu dugun beste aurrizki hau. Aurreko artikuluan landutakoarekin antzekotasun asko ditu.  Atzizki honek zerbaiten ukapena adieraziko luke. Ez horrela DES- aurrizkiak, honek zerbaiten kontrakoa adieraziko luke. Hau aipatzea beharrezkoa dela uste dut; izan ere, bien arteko nahasketak egoten dira eta askotan adiera berdinarekin erabiltzen dira: desberdin, ezberdin.

    Aurrizki honen erabilerari dagokionez, izenak eta izenondo eta aditzondoak sortzen ditu eta aurreko aurrizkiarekin ezberdintzen du hau ezin daitekela aditzekin uztartu.  Dena den, aurrizki hoi buruz landutako informazioa ikusi nahi baldin baduzue: G TALDEA

    DES- aurrizkia

    Gure  taldeko lanean landutako aurrizki bat des- aurrizkia da.  Aurrizki honek erderazko “des-” aurrizkiaren eta “sin” preposisioen adiera berbera du. Erromantzetik datorren aurrizkia da eta herriak berak sortutako hitzak baino gehiago izan dira lexikografoek aurrizki honekin sortutako hitzak.  

    Aurrizki honek oinarrian kategoria lexiko ezberdinak hartu ditzake:

    -izena.

    – izenondoa.

    -aditza.

    Aurrizki honek “aurkakoa” adierazten du. Aurrizki honekin arazoak egoten dira ez- aurrizkiarekin; izan ere, kasu askotan era berean erabiltzen dira baina adiera ezberdinak dituzte: des- aurrizkiak aurkakoa adierazten duen bitartean, ez- aurrizkiak eza adierazten du.

    Dena den, ez dugu oso argi izaten noiz erabili behar den bat eta noiz bestea. Uste dut azkenean erabilera kontua dela.

    Des- aurrizkiari buruzko informazio gehiago nahi baldin baduzue hona hemen gure taldeko lana: G-taldea

    Arinagoko artikuluan aipatu nuenez, GABE partikula lantzea izan da zailena gertatu zaiguna. Baina sarean zegoen GABEren gaineko lan bat aurkitu genuen eta asko erraztu zizkigun arazoa.

    XGABE TANKERAKO HITZ ELKARTUAK  tituludun lan hau laguntza handia izan da. Lan honetan oinarrituz egin dugu taldeko lanaren sailkapena. Bertan landuta agertzen da GABE partikularen gainean lor daitekeen informazio guztia.

    Lan hau egiteko erabili dituzte korpus eta hiztegi ezberdinak, besteak beste, Orotariko Euskal Hiztegia. Aipagarria da erabiltzen dituzten hiztegiak ez daudela sarean. Lan hau ere pdf archiboan dagoen dokumentua da.

    Hau guztiarekin esan nahi dut GABE partikulari buruz ez dagoela informazio askorik, baina ez soilik sarean, paperrean ere ez. Izan ere, arinago aipatu dudan bezala, ez dago oso argi zer den.

    wiki

    Oraingo honetan lanak taldeka eta wikian egitea egokitu zaigu. Hasiera batean aurrizkiak lantzea erabaki genuen interneten dauden korpusak erabiliz. Gerora, -gabe erdi-atzizkia ere sartu genuen lanean eta orduan sortu ziran arazoak.

    Aukeratu genituen aurrizkiak des- eta ez- izan ziren; izan ere, euren artean lotura dagoela ikusten dugu eta interesgarria iruditu zitzaigun euren artean ager zitezkeen ezberdintasunak lantzea semantikoki dituzten antzekotasunak kontutan edukiz.

    Gabe erdi-atzizki honekin arazo gehiago izan ditugu. Ez dago sarean korpus askorik hau lantzen dutenik eta hainbat iturritara jo eta gero ikusi dugu ez dagoela argi zehatz-mehatz zer den. Ez dago argi eratorbidez edo elkarketa bidez lantzen baden partikula den. Dena den, lana landu dugun bitartean elkarketaren aldeko agertu gara.

    Hona hemen gure lana ikusteko lotura: G TALDEA

    Dublin Core

     DCMI (Dublin Core Metadata Initiative) sortutako metadato mota bat da Dublin Core.  Izena Dublínetik (Ohio, Estatu Batuak) dator; toki honek 1995ean metadatuetan eta orduko Webetan mundu mailan espezialistak ziren askoren lehenengo batzarra bertan izan zen.

    15 deskripzio semantiko azberdinak dituen sistema bat da; Definizio hauek  aukerazkoak dira, errepika daitezke eta edozein ordenetan ager daitezke. Elementuak hiru tadetan bana ditzakegu:

    1- Baliabidearen edukiarekin zerikusia duten elementuak. Honek bere barnean hurrengo elementuak ditu: tituloa, klabeak, deskribapena, iturria, lengoia, erlazioa eta kobertura.                 

    2-Baliabidea jabetza intelektual baten moduan ikusten denean erlazionaturik dauden elementuak.Honek bere barnean hurrengo hauek ditu: autor edo sortzailea, editorea, beste laguntzaile batzuk eta eskubideak.  

    3-Baliabidearn instalazioarekin lotuta dauden elementuak. Hobnek bere baitan dituen elementuak hurrengo hauek dira: data, baliabide mota, formatoa, baliabidearen identifikatzailea.

    Dublin Coren erabilerari dagokionez, osos erabiliak izaten ari dirahurrengo kasu hauetan: hezkuntza organizazioetan, liburutegiak, gobernu instituzioak, ikerketa zientifikoaren sektorean, Web orrien egileak, gehiago ikertu beharreko tokiak behar dituzten negozioetan eta jakintzak handiak diren gerentzia sistema duten korporazioetan.

    Hurrengo hauek dira aurkezten dizkigun abantailak: simplizitatea, flexibilitatea, independentzia sintaktikoa, interoperabilitatw semantikoa, normalizazio formal maila altua, DCMI, consenso internatzionala, webean metadato modularitatea eta metadato arkitektira webarentzat.

    Hau izango litzateke labur azalduta zertan datzan eta zeintzuk diran Dublin Coreren abantailak. Hauek dira erabilitako iturriak:

    – wikipedia, Dublin Core 2009ko Urtarrilaren 5ean 17 :02tan eguneratua http://es.wikipedia.org/wiki/Dublin_Core tik hartuta 2009ko Otsailaren 5ean.

     -reiris, Dublin Core en Castellano, 2008ko Abenduaren1ean eguneratua http://www.rediris.es/search/dces/ tik hartuta 2009ko Otsailaren 5ean.